Nor gara

Gatazken eraldaketa, bizikidetza eta bake kultura

Gatazken kudeaketan eta elkarbizitzaren sustapenean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalek osatutako erakundea gara.

Gure gizartean bake kultura sortzen lagundu nahi dugu, bertan, pertsonek eta taldeek harreman kooperatiboak izanez eta gatazkak modu eraikitzailean kudeatuz.

Hainbat esparru komunitariotan dihardugu, elkarbizitza hobetzen duten eta  harremanak eta gatazkak ebazten edota eraldatzen laguntzen duten prozedurak eta esku-hartzeak garatuz. 

Uste dugu arazoak ebatzi daitezkeela inplikatutako alde guztientzat onuragarri izanez.

Gure lanaren erdian pertsona kokatzen dugu eta bere gaitasuna elkarbizitzan eta Giza Eskubideen errespetuan positiboki eragiteko.

Gure ezagutza eta esperientzia prestakuntza-eskaintza zabalaren bidez hedatzen dugu.

Gu zergatik hautatu?

20 urte baino gehiagoko esperientzia daukagu

Esperientzia

Gatazken kudeaketan eta  bizikidetzaren sustapenean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalek osatutako erakundea gara

Bezeroak

Gure bezeroek bermatu egiten gaituzte. Asko eta asko dira gure gaitasunean konfiantza  duten ikastetxeak, enpresak eta elkarteak, udalak, unibertsitateak eta beste hainbat erakunde.

Egitekoa

Gure gizartean bake kultura garatzen laguntzen dugu. Bake kulturaz zera ulertzen dugu: ez da gatazkarik gabeko utopia, baizik eta pertsonek, taldeek elkarrekin harreman kooperatiboak  eta emankorrak dituzten kultura hura, eta gatazkak, ezinbestean sortzen dira bertan, modu eraikitzailean bideratuz.

Guk laguntzea nahi duzu?

Jarri harremanetan GEUZekin emailez edo telefonoz, oso pozik erantzungo dizugu.