Gatazketan esku-hartzea

gatazkak eraldatzeko tresnak

Tresna desberdinak erabiltzen ditugu gatazkak eraldatzeari begira, betiere, bake kulturaren eta elkarbizitza hobetzearen ikuspegitik.

Inplikatutako alde guztiei mesede egingo dieten irtenbideak lortzeko lan egiten dugu.

Pertsonak ahalduntzen saiatzen gara, beraiek izan daitezen euren gorabeherei buruz erabaki dezaketenak.

Irmoki sinisten dugu Justizia Leheneratzailearen ahalmen eraldatzailean.

Intervención en conflictos herramientas para transformación de conflictos

Esku-hartze prozesuak eta metodologiak

Negoziazioa

Interesetan oinarritutako negoziazioaren abiapuntua zera da: gatazkan dauden bi aldeen premiak asebete daitezkeela, inplikatutako pertsona guztiak irabazten irtenez. Negoziazio mota honen helburua da bien irabazia ahalbidetuko duten irteerak topatzea

 win-win emaitza (irabazi-irabazi). Emaitza hau soilik gerta daiteke aldeek kolaboratzen dutenean eta aurkari gisa ikusteari uzten diotenean.

GEUZek kualifikazio eta motibazio altuko profesionalak ditu negoziazio-prozesuetan laguntzeko.

Bitartekaritza

Bitartekaritza-prozesuaren bidez gatazkan dauden pertsonek, profesional inpartzialen babesaz, akordiotara iristea lortzen dute borondatez, desadostasunak dituzten gaietan. Nagusiki, arlo hauetan egiten dugu lan:

Bitartekaritza komunitarioa, auzokideen arteko harremanei eragiten dieten gatazkak eraldatzeko: zaratak, espazio publikoen erabilera, kaltetutako harremanak, etab.

Eskola-bitartekaritza, bi hamarkada daramatzagu ikastetxeei bitartekaritza-zerbitzuak abian jartzen laguntzen.    

Familia-bitartekaritza, familia eremuan, zentzu zabalean, sortzen diren gatazkak lantzen ditugu, bikote-hausturen ondorio direnetara mugatu gabe. .  

Bitartekaritza lan eta erakunde arloan, erakundeei harremanetan sortu eta helburu korporatiboak lortzeko zailtasun bihurtzen diren gatazkak kudeatzen laguntzen diegu.   

Bitartekaritza hipotekarioa, aurre egin ezin dioten mailegu hipotekarioa duten pertsonen eta banketxe mailegatzailearen artean.

Bitartekaritza konpontzailea, bai kaltea jasan duenak eta bai eragin duenak elkarrizketa izan dezaten, ardurak eta konpontzeko formula zehazteko. GEUZek esperientzia zabala du zigor eta espetxe arloan.

Hitzaldiak eta zirkulu komunitarioak

Justizia Leheneratzailearen tresnekin lan egiten dugu arlo ezberdinetako talde-gatazken kudeaketan, hala nola, eskola, organizazioak, auzokideak, enpresa, erakundeak, etab.

Hitzaldiak eta zirkuluak elkarrizketarako guneak dira. Bertan, alde guztiek askatasunez onartutako akordio sendoak lortzeaz gain, kaltea jasan duenari aukera bat ematea ere bilatzen da, kaltea sortu zuenak eragindako mina konponduz edota konpentsatuz. Gatazka hobeto ulertzeko gunea da, eta aukera bat kaltea eragin zuen pertsonak egindakoaren erantzukizuna hartu ahal dezan.

Prozesu hauetan, zuzenean inplikatutako pertsonez gain, komunitateko beste pertsona batzuek ere har dezakete parte, gatazka hobeto ulertzen eta ebazten laguntzeko.

Compliance

Enpresek eta bere ordezkariek erantzukizun penala izan dezakete langileek egindako delituengatik. Irudi honen funtzio nagusia organizazioen aholkularitza da, zuzenean edota zeharka dagokien araudirik urratu ez dezaten, eta bere erantzukizuna kudea dezaten hori gertatzen denean.

Enpresaren bizitza arautzen duen legedia ez betetzeak ekar dezake santzioak pairatzeko arriskua eta kalte larria  bere ospeari.

GEUZetik  enpresei eta organizazioei  laguntzen diegu modu prebentiboan kudeatzen, behar bezala kudeatu ezean, pertsona juridikoen erantzukizun penal bihur daitezkeen harreman-gatazka haiek. 

Elkarbizitza-planak

Elkarbizitza-planak egiten ditugu hainbat eta hainbat organizazio/erakundetan, diagnostiko fidagarri batetik abiatuta, modu koherentean, abian jarriko diren ondorengo ekintzak bermatzeko. Bizikidetza Plana garatzea prozesu partizipatiboa eta inklusiboa da, udalerriko kolektibo ezberdinak inplikatu behar dituena bere diseinuan, eraginkorra izango bada.

Abiapuntua komunitateak bizikidetza arloan, gatazken eta giza eskubideen kudeaketan dituen premien analisia da, ondoren, izaera integraleko ekintza sistemikoen multzo bat definitzeko epe labur, ertain eta luzera begira.

Esperientzia zabala dugu elkarbizitza-planen diseinuan eta inplementazioan hainbat udalerri eta ikastetxetan.

Proiektu komunitarioak

Proiektu ezberdinak garatzen ditugu esparru komunitarioan talde, erakunde eta udalerrientzat.

Partaidetza-izaera duten proposamenak dira, udalerrietan bake-kultura garatzera eta elkarbizitza sustatzera eta hobetzera zuzenduak.

 

Proiektu hauetako batzuek  izaera dibulgatzailea  dute, eta herritarrak sentsibilizatzea eta/edo prestatzea dute helburu (argitalpenak, jardunaldiak, ikus-entzunezko narratibak sortzea, ipuin-kontaketa komunitarioak,…); beste batzuek  tresnetan eta trebetasunetan  trebatu nahi dituzte kolektibo jakinak (udaltzaingoaren prestakuntza, bullyinga prebenitzeko programak gazte-guneetan,…) eta beste batzuk gatazken prebentzioan eta esku-hartzean  zentratzen dira (elkarrizketaren udal-mahaia, auzokideen bitartekaritza-zerbitzua, etab.)

Guk laguntzea nahi duzu?

Jarri harremanetan GEUZekin emailez edo telefonoz, oso pozik erantzungo dizugu.