Eskola-bizikidetza

Bizikidetzarako eta bakerako heziketa

Duela 20 urtetik, era guztietako ikastetxeekin, Berritzeguneekin, guraso-elkarteekin, ikasleekin eta beste hainbat hezkuntza-eragilerekin lan egiten dugu, bakerako hezten eta elkarbizitza hobetzen laguntzeko helburuz.

Ikastetxeei eskola-elkarbizitzarako plana diseinatzen eta inplementatzen laguntzen diegu.

Beharrezko ezagutzak eta tresnak eskaintzen ditugu “neurrira” egindako prestakuntzaren bidez.

Ikastetxeei lagundu eta gure aholkularitza edota esku-hartze zuzena eskaintzen diegu gatazka konplexuen eta bullying eta ziberbullying egoeren aurrean.

Neurrirako prestakuntza

Hitzaldiak, tailerrak edo mintegiak

Hitzaldiak, tailerrak, mintegiak eta  ikastaroak  diseinatzen eta ematen ditugu ikastetxeetako klaustroentzat, zuzendaritza-taldeentzat, irakasle ez diren langileentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat.

 

Premietara egokitzen gara

GEUZek bere prestakuntza ikastetxe bakoitzaren premia  eta  baliabideetara egokituta diseinatzen du; helburuak eta edukiak, iraupena, datak eta ordutegia, hizkuntza, etab., hori guztia ikastetxe bakoitzarekin adosten da, prestakuntzaren garapena errazteko.

 

Programak

Programa ikasgelan lantzen da hainbat hezkuntza-jarduera praktikoren bidez, sistematikoki gauzatuz ikasturtean zehar. 2 urtetik hasi eta batxilergora arte, Curriculumak gaitasun eta tresna berriak ematen dizkie ikasleei, eguneroko gatazkei modu eraikitzailean aurre egiteko elkarrizketaren eta kolaborazioaren bidez.

 

Adimen emozionalak esan nahi du bakoitzak bere emozioak identifikatzen eta egokitzen jakitea, eta behar hainbat gizarte-trebetasun izatea pertsona arteko harreman positiboak ezartzeko beste pertsona batzuekin. Programa honetan esperientzian oinarritutako dinamiken segida gauzatzen da ikasgelan ikasturtean zehar, eta bai haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan landu daiteke.

 

Belarri-aulkiaren eta aho-aulkiaren txokoa, “adostokia” ere deitzen zaio.  Ikasleek, irakasleak parte hartu gabe, gatazkak euren kabuz ebazteko ikasgelan sortzen den espazio eta egitura da. Elkarrizketa-mekanismoa da, bertan negoziazio kolaboratiboa ikasi eta praktikatzen da akordioak lortzeko lehentasunezko metodotzat. Txokoaren erabilera bereziki egokia da haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehen eta bigarren zikloan.

 

Eskola-bitartekaritzako programa batek eskatzen du hezkuntza zentroan bitartekaritzarako zerbitzua sortzea eta garatzea, gatazkak elkarlanean eta modu baketsuan ebazteko. Bertan, bitartekari eta erabiltzaile gisa parte ahal izango dute eskola-komunitateko talde desberdinek (ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren langileak, gurasoak, …).

Bitartekaritza-zerbitzu hau integratua geratuko da ikastetxean, eta ikasleak edota irakasleak berak dira koordinatu eta bideratuko dutenak. Eskola-bitartekaritzako zerbitzua asko alda daiteke ikastetxe batetik bestera, bertako premien eta baliabideen arabera. Komenigarria da diseinu espezifikoa egitea eskola bakoitzerako, eta zehaztasun osoz planifikatzea programa abian jartzeko prozesua.

 

Programak ikastetxeko diziplina-sistema berformulatzea eskatzen du, diziplina positibo edo hezigarriaren ikuspegitik. Ikuspegi honek ikasleen garapen eta autonomia morala sustatzea du helburu, gelan adostutako arau-sistemaren bitartez; arauak betetzen ez direnean, izaera hezigarria duten ondorioak erabiliko dira zigorren ordez.  Gainera, protokoloak garatzen dira gelako disrupzioaren kudeaketa hobetzeko eta hainbat metodo lantzen dira konpromisoa erabiltzeko zigorraren ordezko gisa.

 

Bullying egoerak garaiz detektatzea funtsezkoa da bere ondorioak minimizatzeko eta esku-hartze eraginkorrak burutzeko. Programak mekanismoak inplementatzen ditu ikastetxeetan, eta eskola-komunitatea trebatzen du bullying egoerak hasierako faseetan antzemateko.

Gainera, prebentzio eraginkorra posible da, talde-gelaren eginkizuna eta ikusle gisa duten rola azpimarratzen bada. Zenbait jarduera egiten dira gelan ikasleak kontzientziatzeko eta behar dituzten tresnak emateko, horrela ikastetxeko lehen eragile prebentibo bihur daitezen, bai lehen hezkuntzan eta bai bigarren hezkuntzan.

 

Aholkularitza

Gatazka konplexu, bullying kasu edo arazo errepikari baten aurrean…

…GEUZetik behar duten laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu ikastetxeei, egoerari ahalik eta modurik onenean aurre egiteko, edota, egoerak hala eskatzen duenean, behar den esku-hartzea gidatzeko.

 

Gure aholkularitzak esan nahi du hainbat lan-bilera egitea pertsona-talde txiki batekin (4 eta 8 artean) ikastetxeak gauzatu behar duen jarduketa-planik egokiena diseinatzeko eta bere inplementazioaren jarraipena  egiteko.

 

Guk laguntzea nahi duzu?

Jarri harremanetan GEUZekin emailez edo telefonoz, oso pozik erantzungo dizugu.