Erraztea

talde-prozesuen dinamizazioa

Erraztea talde baten topaketa dinamizatzea eta bideratzea inplikatzen duen prozesua da. Prozesu honen egitekoa da taldeak bere helburuak modu kolaboratiboan lortzea eta emaitza emankorrak eskuratzea.

Pertsona erraztaileak taldeko kide bakoitzaren partaidetza kudeatzen du, komunikazio eraginkorra sustatzen du, egoera zailak desblokeatzen ditu eta erabakiak hartzen laguntzen du.

Errazteak gatazkak ebazteko balio du, baina baita gai baten gogoeta kolektiboan sakontzeko edota erakunde baten etorkizuneko plan estrategikoa diseinatzeko ere.

Errazte-prozesuak eta -metodologiak

Adostasuna posible da erabakiak hartzerakoan, esku hartzen duten pertsona guztiek azken erabakia norberarena balitz bezala onartzen dutenean eta babesteko prest daudenean. Adostasunak ez du esan nahi guztiak erabat pozik egongo direnik hartutako erabakiarekin, hori ahobatezkotasuna izango litzateke. Adostasunak esan nahi du denak prest daudela erabakia onartzeko eta babesteko.

GEUZen adostasunerako prozesu espezifikoak diseinatzen ditugu bezero bakoitzarentzat, tresna eta metodologia ezberdinak erabiliz. Prozesu hauek bai talde txikiekin eta bai handiekin landu ditugu, emaitza bikainak lortuz bi kasuetan.

Espazio irekia izeneko talde-prozesuak auto-antolatutako sistemen boterea erabiltzen du, eta erabilgarria da talde handiekin lan egiteko, mila pertsonarainokoak. Erakundeak eta komunitateak eraldatzeko gai den bilera-metodologia da; izan ere, partaideengan kokatzen baitu agenda sortzeko eta kudeatzeko ardura. Prozesu honek edozein tamainako taldeei elkartzea ahalbidetzen die, gai konplexu eta garrantzitsuetan emaitza emankorrak lortzeko. Era berean, metodo eraginkorra da gatazka konplexuetan edota lantzen oso zailak direnetan esku hartzeko.

“World café” metodologia interaktiboa eta ludikoa da, egokia talde handietan hitz egiteko eta/edo ikasteko.  Nahitako tresna hau intereseko gai baten edo batzuen inguruan elkarrizketa-sare bizia sortzeko erabiltzen da. Ematen duen espazioan eta egituran jendea eroso sentitzen da eta modu informalean hitz egiten dute. Partaideak lauzpabosteko taldeetan esertzen dira, galdera jakin bat dagoen mahai batean, eta horren inguruan eztabaidatu behar dute, hainbat txanda eginez mahai desberdinetan.

Partaidetzako plangintza-metodoa da, komunitate edo erakunde baten etorkizunerako planik desiragarriena definitzea ahalbidetzen du, erantzukizuna partaide guztiek partekatzen dutelarik. Metodologia honekin, pertsonak plangintza-komunitate bihurtzen dira. Elkarrekin etorkizunerako plana sortzen dute, partekatutako idealetan oinarrituta. Tailer hauek edonolako giza-sistemari aurrera egiteko eta ziurgabetasunak gainditzeko aukera eskaintzen diote.

Oso erabilgarria da norabide politiko eta estrategiko berriak  ezartzeko sektore guztietan, publikoak nahiz pribatuak, eta baita gune komun bat topatzeko gizarte-gatazketan. Komunitate, erakunde eta industrien erreforma edo garapenerako ere erabiltzen da.

Metodologia honen bidez, gizarte-antolakuntza erronka eta aukera gisa uler dezakegu: erakunde edota komunitate bateko pertsonak dira soluzio batera iritsi behar dutenak antolatzeko modurik egokienaren inguruan, bere indar gizatiar eta sozialean oinarrituta. Helburua da gu garenaren “muin positiboa” identifikatzea eta hortik abiatuta eraikitzea desiratzen den etorkizuna. 

Elkarrizketa apreziatiboetan garrantzitsua da taldea benetan ordezkatzen duten pertsonek parte hartzea eta, gainera, pertsona hauek prozesua berea balitz bezala sentitzea.

Udalerriekin kolaboratzen dugu herritarren partaidetzako tailerrak antolatzen eta errazten. Tailer hauek herritarrek udalerriaren premia eta arazoen inguruan hitz egitea eta eztabaidatzea ahalbidetzen dute, edota alderdi zehatzei buruz erabakitzeko antolatzea, esate baterako, hirigintza edota aurrekontuen partida baten erabilera.

GEUZen metodologiarik egokiena aukeratzen dugu tailer bakoitzerako, edota esku-hartzearen helburuetara egokitzen diren errazte-metodologia berriak sortzen ditugu. Diseinatutako dinamika, nagusiki, taldearen helburuen, duten denboraren eta parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izaten da.

Guk laguntzea nahi duzu?

Jarri harremanetan GEUZekin emailez edo telefonoz, oso pozik erantzungo dizugu.